castellano
OKUPGRAF 2004 – 2005

Okupgrafen zenbait ekimen ditugu esku artean, 2005ean argitara ateratzeko asmotan.

Horietako bat “RACISMOMATON” proiektua da, La Fábrica de Cosas Bonitasen ideia baten gainean Okupgrafek ekoiztua. Funtsean, Photomaton kabina bat da, eta barruan, ordenadoreko joko baten bitartez, erabiltzaileak etorkinenganantz dituen jarrera arrazistak detektatzen dira.

Proiektua 2004ko abenduaren 13ean Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako kanpuseko Ignazio M. Barriola eraikinean aurkeztu da, eta egun horretatik aurrera Donostiako hainbat toki publikotan jarriko da kabina.

 
IBILBIDEA
Racismomaton “Donostia mundu artean” elkartasun jaialdiaren barnean abiatuko da, bide hau egiteko asmotan :

Abendua 10-17: EHUko I.M. Barriola eraikina.
Abendua 15 - urtarrila 9: Okendo Kultur Etxea
Abendua 18-28: Urdaneta kalea (KM Kulturuneko ataria)
Abendua 29 - urtarrila 9: Gipuzkoa plaza (Diputazioko arkupeak)
Urtarrila 10-20: Antiguako Super Amara (Zumalakarregi hiribidea)
Urtarrila 21-31: Garbera merkataritza zentroa
Otsaila 1-8: Zurriola pasealekua (Kursaaleko ataria)
Otsaila 9-16: RENFEren geltokia (nasak)
Otsaila 17-24: Kale Nagusia (Kursaal kasinoko ataria)
Otsaila 25 - martxoa 4: Zarategi pasealekua (TXARA-Ieko arkupeak)
Martxoa 5-13: Pio XII.a plaza (Amara-Plaza hotelaren ondoan)
Martxoa 14-22: Easo plaza (Euskotrenen geltokia)
Martxoa 23-31: Zuloaga plaza (Principe zinemako ataria)

Gero, 2005eko udaberrian, beste hainbat herritara joango da, Gipuzkoan, Autonomia Erkidegoan, Nafarroan, eta Estatuan barrena.


Informazio gehiago nahi izanez gero, sartu proiektuaren web orrian: www.racismomaton.org