AMARICA ARETOA Edizioak. 1989. urtean Amarika aretoa ireki zenetik argi izan zuen ez zuela erakusketa areto soila izan nahi, arte garaikidearen inguruko era guztietako topaketa eta jardueren sustatzaile ere izan nahi zuela, alegia. Lortu nahi genuen mintegi hori sortzeko orduan aldian-aldian zenbait edizio egitea pentsatu genuen, Arabako Arte Ederren Museoak berak eginak baitzituen halako zenbait Arabako Aurrezki Kutxa zenaren San Prudentzio aretoan erakusketak egiten zituen garaian eta baita museoak espazio didaktiko modura erabiltzen zuen lekaime Salestarren Komentuan grabaketa ikastaro batzuk egin zituenean ere. Garai hartako lehenengoetariko erakusketa batean Andrés Nágel izan genuen protagonista nagusi. Grabatu kalkografiko txiki bat egin zuen, 50 ale eta artista probak atera zituen; erakusketa ireki eta egun gutxitara agortu ziren guztiak. Harrezkero hamazazpi edizio egin ditugu, areto honen historiaren erakusle dira eta erreprodukzio teknika esparru zabala hartzen dute: ohiko grabatu kalkografiko klasikotik hasi eta argazkira bitarteko alor zabala, multiplea, serigrafia, litografia, zeta gaineko estanpazio serigrafikoa, zeramika esmaltatua, bideoa eta abar. Bilduma Arabako hamaika artistek osatzen dute (Fernando Illana, Juncal Ballestín, Juan Sagastizábal, Carmelo Ortiz de Elgea, Juan Luis Moraza, Juan Mieg, Iñaki Cerrajería, Carlos Marcote, Rafael Lafuente, Alfredo Álvarez Plágaro eta Francisco Ruiz de Infante), arabarrak ez diren beste bostek (Andrés Nágel, Darío Urzay, Carlos Pazos, José Ramón Amondarain y Ramón Bilbao) eta A UA CRAG kolektiboak (Julián Valle, Néstor San Miguel eta Miquel Cid -azken bi horiek Red District izenarekin-, Rufo Criado, Alejandro Martínez, Jesús Max eta Rafael Lamata).
|
|
Basauriko Kultur Etxea. (Bizkaia) Azaroaren 30etik urtarrilaren 5era |