JUAN SEBASTIAN BACH-en omenaldia. Eduardo Chillida Artista liburua, Eduardo Chillidaren hamaika serigrafia estanpaziodunak eta jatorrizko erliebe batez ilustratua. Erakusketa 10 gunetan banatutako mahai handi batez osatua dago, eta bertan, aipatu liburuaren serigrafiez gainera, Chillida inspiratu zuten Bachen jatorrizko partituren erreprodukzioak eta autore desberdinek eginiko poesia bana biltzen dira. Horrez gain, 10 CD eta aurikularrak ere jarri dira, gune bakoitzean Chillida inspiratu zuen Bachen obraren pasartea entzun ahal izateko. Estanpatutako 11 serigrafiak Ignacio Chillidak Donostian duen Hatz tailerrean argitaratu dira. Jatorrizko erliebea esku prentsaz argitaratu du François Da Ros tipografoak, era berean, testuen konposizioa egin du eskuz berun mugikorra erabiliz eta Juan Sebastian Bachen jatorrizko partituren faksimileak imprimatu ditu. Kutxa Parisen egin da Bernard Duvalen tailerrean. Edouard Weissen argitalpena - Galerie Art Concorde - Paris. |
|
| BARRENA KULTUR ETXEA. ORDIZIA (Gipuzkoa) 2001eko urriaren 26tik azaroaren 20ra |