Bizikleta gorria eta laranja-zukugailua.

Gaur egun, dagoeneko ergelkeria dirudi esateak ere, irudiek inguratu egiten gaituzte. Mundu errealaren lekua irudien munduak hartu omen du; dena existitzen omen da argazki batean bukatzeko; errealitatea egiaztatzeko menpekotasunak hartuta omen gaude, argazkiak barra-barra lortuz esperientzia nabarmentzeko menpekotasunak, hain zuzen ere.

Eta anabasa horretan - ezaguna da aparteko zaletasuna dugula ulertzen ez dugunaren sailkapenak egiteko- ez da burugabea bi motatako irudiak bereiztea: alde batetik, existitzen garela egiaztatzeko aukera ematen digutenak, eta beste aldetik, besteak existitzen direla ziurtatzen digutenak. Lehenengoek irauteko joera dute: halakoek gogora ekartzen digute behinola haurrak izan ginela, jostailurik gogokoena lau gurpileko bizikleta gorria genuela, behin batean halako tokian izan ginela halako pertsonarekin, familiartekoen erritoen iraunkortasuna, joan zenaren aurpegia… Bigarrenek, berriz, bizitza laburragoa dute: halakoak munduaren irudiak dira, egunkariek guri ematea erabakitzen duten albisteen irudiak, sekula gonbidatu ez gaituzten ekitaldietako irudiak, lehengo denboraldiko modako aldizkarietako irudiak, laranja-zukugailuen azken eredu iraultzailearen irudiak…

Lehenengoak gorde egiten ditugu; albumetan eduki ohi ditugu, kaxetan, telebista gaineko lauki baten barruan. Badirudi adur txarrekoa ere badela haiek botatzea, nahiz eta erakusten digutenak gure orainaldiarekin inolako zerikusirik ez izan. Bigarrenak, berriz, iritsi ahala joaten dira, behin egunerokoa ziurtatzeko zeregina bete dutenean; ahaztu egiten ditugu munduari atxikita edukiko gaituzten beste irudi batzuen esperoan.

Koordinatzailea: Iņigo Royo

bici01.gif (53283 bytes)

bici02.gif (14937 bytes)

+fotos.GIF (207 bytes)

 
Aranburu jauregia. Tolosa      2.001eko urriaren 16tik azaroaren 17ra.