Edozein egun Iruñeko kale batean Gure hiriko galtzada zati batean zenbat gauza ez ote dira gertatzen eta erortzen urriko edozein egunetan? Informazioa zuzenean jasotzeko bitarteko posiblea dugu igurtziera bidez esgrafiatzea, eta horretarako erabiliko den euskarriak material gogorren ehundurei gainjarritakoa beharko du izan. Informazioa materiak igortzen du zuzenean eta bere errealitatearen zati bat ematen du aditzera, hala nola, bere tamaina eta bere osagaiena. Estanpan egiten duen transposizioan eta marrazteko beste bitartekoekin bat eginik, hausnarketa bat egon daiteke, materia horren errealitateari eta formari buruzko gure interpretazioa bideratuko duena. Materia baten errealitatea aldatuz doa, ez bakarrik denbora iragan ahala, baita momentuoro ere. Errealitate horretan eragina duten elementuetako bat gure iragaiteak uzten duen arrastoa da; batzuetan kontzienteki, bestetan oharkabean, baina modu interesatuan, beti ere. Hausnarketa grafiko baten jatorri bilakatzen da hemen kasualitatea; estanparen sorburu, alegia. Partehartzaileak: Ana ARENAZA B., Iñigo BERNUES S., Alexander CRESPO H., Cecilia ECHEVERRÍA V., Estíbaliz GASTESI I., Oihane GIL M., David PÉREZ V., Mikel POZA U.,Blanca RAZQUIN U., Amaya Miren SOLA B., María TELLECHEA G. |
|
Iruñeko Arte Eskola IRUÑEA 2001eko azaroaren 6tik 22ra |