EL GALLINERO ekoizpenak "El Gallinero" industri nabe bat da, 1991. urtean bere eginkizunaz gabetua oiloak haztea- aurkitu genuena, eta hura berritu ondoren, estudioak eta lantegiak atondu genituen bertan. Zazpi lagun izan ziren lehenak 1991ko udaberri hartan: Kutxu Otamendi, Xabier Baztarrika, Iñaki Imaz, José Ignacio Mendizabal, Asunción del Pozo, Iñaki Barea eta Laureano Olaetxea. Harrezkero, eta azken urteotan hogeita hamar artistak baino gehiagok izan dute egoitza bertan: eskultore, idazle, instalatzaile, margolari, musikari, inprimatzaile eta abarrek. Bestalde, hango lantegietan hainbat ikastaro eman dira: margolaritza, serigrafia, eta abarrekoak. Gainera, batek daki zenbat jenderen elkargune, topaleku, erakustoki, trukaleku, eta inspirazio nahiz konspirazio gune izan den. Estudioko banakako sorkuntza lanarekin batera, taldekako erakusketa batzuk ere sortu dira Donostian, Granadan, Cáceresen, Iruñean, eta abarretan, baita lan grafikoaren editatze lanak eta bestelako gertakizunak ere. Erakusketa honek beharbada azkena izango da, aurki eraitsi behar baitute hiritartze atergabearen poderioz- El Gallineroko egungo okupatzaileen lanak biltzen ditu, eta bere garaian bertan lan egin zuten beste batzuenak ere bai. PARTEHARTZAILEAK:Iñaki IMAZ, Iñaki BAREA, Asun DEL POZO, Carmen MUÑOZ, Martina DASNOY, Maritxu INTXAUSTI, Xabier BAZTARRIKA , Laureano OLAETXEA, Faustino ARANZABAL, Diego MACHINBARRENA, Andrea MOCCIO. |
|
Uharteko Kultur etxea. Uharte (Nafarroa). 2001eko urriaren 31tik abenduaren 2ra |