Gingko Lan grafikoak Gingko Lan grafikoak erakusketak Madrilgo Gingko edizio tailer eta galeriak irekita egon zen hamar urteetan sustatu eta ekoiztu zuen lan grafikoen zati bat biltzen du. Tailerra 1988an ireki zen Mitsuo Miuraren zuzendaritzapean eta hasieran batez ere eskarmentu handiko artisten lanak ekoizten aritu zen, besteak beste, Alfonso Albacete edo Manolo Quejidorenak. Ondoren, lan esparrua zabaldu eta galeria bihurtu zen, Arturo Rodríguezek hartu zuen esparru horren ardura, eta lan grafikoak artista belaunaldi gazteenei hurbiltzeko apustu sendoa egin zuen. 1998. urtean itxi egin zen galeria eta Arabako Foru Aldundiak erosi zituen Gingko bildumako lanak. Erakusketa honetan fondo horretako hamaika lan jarri ditugu ikusgai, esanguratsuenak, hain zuzen. Hona hemen lan horien egileen zerrenda: Alfonso Albacete, Alfredo Alcain, Elena Blasco, Jordi Colomer, Nacho Criado, Dis Berlin, Pep Durán, Carlos Franco, Juan Hidalgo, Eva Lootz, Alicia Martín, Mateo Maté, Mitsuo Miura, Carlos Pazos, Juan Pérez, Manolo Quejido, Adolfo Schlosser, Oscar Seco eta Santiago Serrano. |
||
| Ignacio Aldecoa Kultur Etxea. Gasteiz. 2002ko Martxoaren 26tik Apirilaren 27ra. |
| Zapateria Aretoa.Iruñea. Inaugurazioa: Urtarrilla. |