Angela Moreno, Etxekoen istorioak

Obra grafikoen erakusketa dugu "Etxekoen istorioak", eta bertan bat egiten dute eta nahasi egiten dira paisaiak eta beste garai bateko nahiz beste serie batzuetako pertsonaiak, hala nola, "Gaizki egituratutako emakumeak", "Primitiboak" edo "Balioanitzak". Obra honetan kalkografiazko grabatu, serigrafia, xilografia eta fotopolimeroen prozedurak gailentzen dira, estanpazio teknika tradizional eta gaur egungoekin bat eginik.

Zubiarte grabatu lantegia Angela Morenok zuzentzen du, eta jatorrizko obra grafikoak sortu eta zabaltzen ditu. Lantegia 1995. urte bukaeratik dago zabalik. Urte hauetan 100 pertsona baino gehiago pasa dira bertatik, guztiek arte grafikoaren inguruko kezka desberdinak zituztela, eta aldizkako erakusketak antolatu izan dira, bakarkakoak nahiz taldekoak, eta grabatu, litografia eta serigrafiazko argitalpen ugari.

istorioak.GIF (26718 bytes)

 

 

  

Pintzel Galeria. Iruņea. 2001eko azaroaren 9tik 30era