JAFAR T. KAKI

Kurdistanen jaio zen (Khanaquin, 1951) eta Madrilen jarri zen bizitzen 1979an. Ordurako pintura lizentziatura egina zuen Bagdaden eta Irakeko Kultur Ministerioko kazetaritzako marrazkilari ofizial izandakoa zen. Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean Pintura eta Grabatu lizentziatura eskuratu zuen 1984an eta urte batzuk geroago doktoretza. Mundu zabalean ibili da erakusketak egiten eta hainbat sari eta beka lortu du. Seguru asko, Jafar T. Kaki izango da Espainian bizi diren atzerriko grabatzaileetatik nazioartean osperik handiena lortu duena. Bere lanak Norvegia, Japonia, Italia, Frantzia, Alemania, Espainia eta Irakeko museo, liburutegi eta bilduma publiko zein pribatuetan aurki ditzakegu.

Eskertzekoa da Eibarko Portaleak eta Debako Arte Eskolak egiten duten lana, bien arteko lankidetzak –Mikel Campo eta Baroja Collet bitarteko direla- emaitza oparoak eman baititu. Okupgraf topaketak egin genituen aurreneko urtean ere elkarlanean aritu ziren eta hiru ikuspegi lantzea erabaki zuten, ederki asko landu ere gainera. Oraingo honetan ere bete-betean asmatu dute eta beste esperientzia batzuk jarri dizkigute ikusgai erakusketa areto zoragarri honetan, horien artean orain eskuartean dugun hau.

Jafar T. Kaki, punta-puntako artista plastiko eta maisu grabatzailea, Euskal Herrira datorren lehenengo aldia dugu.

    jafar1.GIF (30923 bytes)

    jafar2.GIF (37251 bytes)

 
Portalea (Eibar – Guipúzcoa)    Del 19 de octubre al 4 de noviembre de 2.001