| MARRAZKIAK MARGOTU
Zeinek ez ditu ezagutzen Marrazkiak margotu liburuxkak? Ideia horretatik abiatuta, Txokolarte grafikagintzako lantegiak, jolas ezagun horren bitartez, grafikagintzaren munduan sartzea proposatzen du. Konnotazio ludikoz betetako haur jolas hori erabiliz zokomiran ibili nahi dugu aura artistikoaren eta seriazioaren arteko mugetan, eta horrek "gune mugatuen" barruko esperimentaziorako sarrera gisa balioko digu. Berrogeita zortzi artista ditu lagun Txokolartek proposamen honetan, era guztietako irudiak jartzen dituztela, ohiturazko liburuxken formatuari jarraituta. Hainbat ikuspuntu, ikuskera eta adierazpide, ikusleari aukera sorta handiagoa eskaintzen diotenak, esperientzia aberastuz. Bisitariak joko taula berean jarriko du zalantzan (edo ez) egiten duena eta proposamena bera. |
|
Montehermoso Kulturunea (Vitoria-Gasteiz) 2.001eko urriaren 2tik 7ra |
| Gernika Lumoko Kultur Etxea (Bizkaia) 2.001eko urriaren 9tik 14era |
| Aramburu Jauregia (Tolosa, Gipuzkoa) 2.001eko urriaren 16tik 20ra. |
| Okendo Kultur Etxea (Donostia) 2.001eko urriaren 23tik 28ra |
| Oxford Aretoa (Zumaia, Gipuzkoa) 2.001eko urriaren 30tik azaroaren 4ra. |
Barrena Kultur Etxea (Ordizia, Gipuzkoa) 2.001eko azaroaren 6tik 12ra |