NATURA- GORKA SALMERON Azken bi urteotan Salmerón lantzen ari dena, "Natura" izeneko sail berria da, zuri beltzean, aurreko eskema, sintaxi eta planimetria zenbait islatuz berriz ere, bere lorpenik handieretakoak erdietsi eta proposamen zaharrak hedatzen dituelarik. Lente errealista eta objektiboagoa lagun, argazkilaria berriz ere Legazpi inguruko paisaiaz maitemindu da, pago eta haritzez, mendi hegal txiki eta bertako belazeez, elurretako giza oinatzez eta urruneko mendiez. Baliabide plastiko oso urriak eta gailu mekaniken sorta zabalagoaz baliatu da: Kamera sotilak, plakadunak, formatu erdikoak, panoramikak, badirudi argazkilari honek kaligrafia fotografiko ariketa zail bat eginarazi diola bere buruari. EDORTA KORTADI OLANO Ongarrik argitaratutako Natura liburuaren laburpena |
|
| Lenbur Fundazioa. Bikuña Jauregia. LEGAZPI (Gipuzkoa) 2001ko urriaren 4tik abenduaren 2ra |