"Grafikaren egoera mundu zabalean". Niels Borch Jensen-en Tailerra" izeneko erakusketa honekin Donostia Kulturak jarraipena ematen die "Okupgraf 1999 Grafika Topaketei", San Telmo Museoan "Edizio Grafikoa Espainian. Panorama" izeneko erakusketa aurkeztu zutenak.

Donostia Kulturak bere egiten ditu Topaketen helburuak, eta, ildo horretan, teknika artistiko bat hurbildu nahi zaio gizarteri, grabatzea zehazki, estilo tradizionalean zein joera berrienetan, ikuslea parte-hartzaile bilakatuz arte-obraren sortzean eta berau ikusteko moduan.

Oraingo honetan, "Nazioarteko Panorama Grafikoa. Niels Borch Jensen-en Tailerra" erakusketak gaur egun nazioarteko eszenatoki grafikoaren estanpatzaile onenen lantegietan garatzen ari den produkzioan kontzentratutako laneko ildoari ematen dio hasiera.

per_kirkeby.jpg (35809 bytes)

clay_ketter.jpg (33709 bytes)

+fotos.GIF (207 bytes)

 
Ekitaldi honetan aukeratutako estanpatzailea Niels Borch Jensen dugu (Kopenhage 1952), Danimarkako bere tailerretik duela hogei urtetik gora hainbat artista amerikar eta europarrekin lankidetzan daramatzana. Hala, esanguratsuenetako batzuen obrak ikusi ahal izango ditugu San Telmo Museoan: Georg Baselitz, Tacita Dean, Estephen Ellis, Clay Ketter, Martin Kippenberger, Per Kirkeby, Albert Oehlen, Rosemari Trockel
 
San Telmo Museoa DONOSTIA    2.001eko urriaren 5etik azaroaren 4ra
Iruñeko Ziudadela Pabellón de Mixtos IRUÑEA   2001eko azaroaren 8tik abenduaren 9ra