GRAFIKAGINTZA PASAIAN PORTURATU DA

HARI-MUTURRAK LOTUZ, ez da zaila itsasoaren inguruko metaforak sortzea Pasaiako Víctor Hugoren Etxean aingurak jasotzen dituen erakusketa honetarako; Grafikagintzan ere, irudiek, zeinuek, ideiek, nabigatu egiten dute, ugaldu egiten baitira, beste portu batzuetara iristeko, beste senaia batzuetara, aterpe goxoa den ikusleen begiradara.

Talde erakusketa honetan aurkezten diren egileen zerrendari gainbegiratuz gero - hemendik itsasoratzen den ontzi honetako eskifaia osatzen dute- , ikusgai daukagu teknika hauen bitartez garatutako asmo baztergabeen aberastasuna eta aniztasuna; halaxe da ezberdina itsasoa ere ekaitza izan edo barealdia izan. Parte hartzaile gehienak portu honi lotuta daude, bai hemen jaioak izateagatik edota eguneroko esku hartze eta egoteagatik, bai badia honetan amarratu izanagatik, eta beren lana egiteko, lehengo lonjak edo saregintzako lekuak baliatzen dituzte, portu honek bere-bereak dituen itsasaldiei jarraituta, populazio artistiko mugikor batez hornituta baitago, zeinetatik nabarmentzekoa den, bera baita Euskadin 80ko urteez geroztik estanpazioaren oihalei gehiena putz egin diena: Don Herbert.

 

victor hugo.GIF (24193 bytes)

 

Partehartzaileak:
Ricardo UGARTE, Maite SAGARZAZU, Xabier BAZTARRIKA, Josean LOPEZ de PARIZA, José M. ORTIZ, Diego VASALLO, Joseba LIZARRALDE , Ricardo IRIARTE, Unai SAN MARTÍN, Javier BALDA, Don HERBERT, Laureano OLAETXEA,Carlos INDA,MONIR, BONIFACIO, Luis GORDILLO, LINDSTRON, TOPOR, TOLEDO, OKANO, WYCKAERT, BALAGUERÓ, Marta MARUGAN, Manu MUNIATEGI, J.R. AMONDARAIN.
 
Victor Hugoren etxea PASAI DONIBANE (Gipuzkoa)   2001eko urriaren 3tik 21era