JOSE MARIA SICILIA

Okupgraf 2001 Grafikagintzako Topaketak direla eta, Articak bere ateak zabaltzen ditu José María Siciliaren lan grafiko berrien erakustaldi batekin.

José María Siciliak jakin-min handia agertu izan du grafikagintzarekiko, eta ahal diren baliabide tekniko guztiak erabili ditu lan egiteko eta esperimentatzeko: fotograbatua, carborundum bidezko grabatua, litografia, linolioa, xilografia, argizari eta bernizekin aukera berriak sartzea, ahalik eta etekinik handiena ateratzea paperaren ezaugarriei, tolesei, ehundurei, gardentasunei eta abarrei. Era berean, prozesuak sarri askotan berarekin daraman halabeharraz baliatu izan da.

F. Benoitek 80.eko urteen inguruan lehenengo litografia sorta editatu zionez geroztik, ez dio utzi grafikagintzako jarduerari, editore europarrekin nahi amerikarrekin lan eginez, serieko obra, monoprintak eta collageak eginez, baita serieko obra baina obra bakanetik gertuago dagoena ere (estanpatu ondoren egin ohi duen manipulazioagatik), liburuari arreta berezia jarriz, artista-liburu batzuen egile baita.

sicilia1.GIF (45629 bytes)

sicilia2.GIF (50185 bytes)

 
Artica Galeria BILBO   2001eko urriaren 10etik 26ra