LAN GRAFIKOAN TARTEKO DIRENAK

Erakusketa honek aukera ematen digu ikusteko, hainbat diskurtso eta molde oinarritzat hartuta, bitarteko grafikoak nahi bezala erabilita, zenbat eta zenbat aukera eskaintzen duten grabatuek eta estanpazio teknikek prozesu plastikoaren sorreran.

Prozesu grafikoan hainbat esparrutako profesionalek parte hartzen dute, argitaratzaile, artista, teknikari eta estanpatzaileek, baina guztiak batzen ditu jatorrizkoaren kalitatearekiko begirune horrek, izan ere, emozio handiko erlazio sinbiotikoak sortarazten baititu... Maitale asko ditu nonbait, grafikak.

Batetik, tailerreko paper, tinta, prentsa eta tramankuluak; bestetik, pentsamendua, ikerketa eta trebetasuna; horiek guztiek osatzen dute lan grafikoa. Eta horiek jarri ditugu, hain zuzen, ikusgai Lan grafikoan tarteko direnak izeneko erakusketa honetan, gogoeta eta aplikazio gune horrek, bakardade eta laguntasunaren topaleku, amets, ahalegin, porrot eta pozak biltzen diren espazio horrek pizten dituen sentimenduak.

Baina lan grafikoan ez ezik, beste itsaso batean ere murgilduta gaude, sormenak eta arte grafikoak eskaintzen dizkiguten balio horien txinparta irakaskuntzaren bidez pizteko txanpan, hain zuen.

Josan López de Pariza.

 

 

 

 
Partehartzaileak: Don HERBERT, Raúl URRUTIKOETXEA, Dora SALAZAR, Eduardo CHILLIDA BELZUNCE, Nori USHIJAMA, BELMONTE ROCANDIO, Jabier HERRERO, Koldobika JAUREGUI, BAROJA COLLET, Paco AGUILAR, Ana IZURA, eta ARTOLA
 
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren galeria IRUÑA  2001eko urriaren 15etik azaroaren 16ra