Tolosaldeko talde erakusketa grafikoa Tolosa papergintzarekin eta arte grafikoekin lotu izan dugu betidanik. Oraingo honetan industria jarduera horiek alde batera utzi eta paperaren beste alderdia ezagutu behar dugu, hau da, polifonia grafikoa erabiliz, irudiak, ideiak, zirrarak erakusten dizkiguten zenbait artistak bakarka egiten duten lana ikusteko aukera izango dugu. Ez gara iraganeko industri paisaietan barrena ibiliko, orainak ere baditu bere zoko-mokoak eta horiek ezagutuko ditugu; Aranburu jauregia hurbileko artisten topagune bihurtuko da eta ahalik eta jende gehien biltzen saiatuko gara. Partehartzaileak: José Ramón AMONDARAIN, Asier ARSUAGA, Elena CAJARAVILLE, María CUETO, Miren GONZÁLEZ, Koldo JAUREGI, Xabier LAKA, Carmen SEVILLA, Sükrü KARAKUS, José M. ZABALA, Tomás HERNANDEZ, Ricardo UGARTE, Xabier UBEDA, Jokin AIZPURUA, Joseba URRETAVIZCAYA, Elena ARRESE, Patxi EPELDE, Ińaki EPELDE, Juan Luis GOENAGA, Aurelio VICENTE, Juanan URKOLA, Vicente AMEZTOY, Virginia AMEZTOY, Marta CARDENAS, Txuma SÁNCHEZ, José Luis LONGARÓN, Arantxa MUNITA. |
|
| Aranburu Jauregia. Tolosa (Gipuzkoa) 2001eko urriaren 25etik azaroaren 17ra |