"DONOSTIAREN BIDEZKO GRAFIKAGINTZA X 12"

Erakusketa honek OKUPGRAF izan du abiapuntu, aukera eskaini baitigu Donostiaren bidez grafikagintzako teknika ezberdinak ezagutarazteko. Gai hori, bestalde, jorratua dauka lehendik ere Arteko galeriak aurreko beste talde-erakusketa batzuen bitartez.

Hamabi egile bikainek, hiria irudikatzea pentsatu dutenek, grafikoki aurkezten digute hura, nork bere arte ikuspegia hartuta.

Erakusketa iradokitzaile honetan gertutik ikusi ahal izango dugu zein alde dagoen akuaforte, litografia, xilografia eta serigrafiaren artean, eta bien bitartean Donostia berezi bat gozatuko dugu, egileek birsortu dutena, nork gustukoen duen grafikagintzako teknika erabilita.

x12.GIF (37814 bytes)

+fotos.GIF (207 bytes)

Partehartzaileak: Don HERBERT, Raśl URRUTIKOETXEA, Dora SALAZAR, Eduardo CHILLIDA BELZUNCE, Nori USHIJAMA, BELMONTE ROCANDIO, Jabier HERRERO, Koldobika JAUREGUI, BAROJA COLLET, Paco AGUILAR, Ana IZURA, eta ARTOLA
Arteko Galeria DONOSTIA  2001eko urriaren 10etik azaroaren 24ra