![]() |
| Zeintzuk gara? Geuk ere gauza bera galdetzen diogu sarritan geure buruari. |
| Zer da Okupgraf? Askotan argaltzeko sistema berri bat dela esaten dugu txantxetan. |
| Baina saia gaitezen zerbait taxuzkoa esaten. |
| Okupgraf Artelekurekin zerikusia duen proiektua da, ekimen independentea, artista talde batetik sortu zena eta Artelekuren helburuekin bat datorrena gure garaiko sormen lanaren eztabaidak gizartera hurbiltzeko saio horretan, nonahi eta noiznahi gure inguruan dugun grafikaren mundua abiapuntu hartuta. |
| Eta zer da grafika? Okupgraf antolatzen dugun bigarren aldia da hau eta oraindik ez dakigu argi eta garbi. |
| Baina horrek ez gaitu kezkatzen; alderantziz, oso ondo iruditzen zaigu. |
| Mugak lauso eta zehaztu gabe daudela adierazten digulako eta horrek gauza askotarako aukera ematen digulako. |
| Izan ere, Okupgrafen xede nagusia lotura lana egitea da, lotura, proiektuen sorkuntza eta abian jartzearen artean, artisten eta ikusleen artean, inprimatutako irudiaren azaltzeko modu heterogeneoen eta kontsumitzaileon artean. |
| Horregatik, hain zuzen ere, Okupgraf ezin dugu guk bakarrik egin. Horregatik behar dugu zuen laguntza, zuen deiak, zuen proposamenak behar ditugu. |
| Dotore hitz egin behar izaten dugunean esaten dugu Okupgraf laku batera jaurtitzen dugun harria bezalakoa dela, batetik, hondoa jo eta inguruak harrotzen dituelako eta, bestetik, uhinak sortzen dituelako, ur azalean zabalduz eta zabalduz doazenak. |
| Okupgraf. Hori da gure izena; izana ezagutu nahi baduzue, hemen duzue orain hasten den Okupgraf 2001eko egitarau orokorra. |