PAISAIA HORIZONTALAK

TXOKOLARTE taldearen proposamena, jolaserakoa eta parte hartzekoa Kalkografia Nazionalaren Lehen Saria, Arte Grafikoko Lehiaketa Sortzaile Gazteentzat. Ilustrazio Grafikoa.

Txokolarte Grafika Tailerra gazte talde batek osatzen dugu, eta gure helburua da, besteak beste, geure proiektuen bidez ikusle xeheari hain ezaguna ez duen grafikagintzaren mundua ezagutaraztea, eta haren muga eta ahalbideetatik abiatuta ikertzen jardutea. Asmo hori du sorburu Paisaia Etzanak izeneko ekintzak.

Funtsean hau da: aldez aurretik proposatutako ibilbide bat, herriko edo auzoko plaza eta kaleetan barrena doana, estanpatzea. Hala, zorua trokel gisa erabiliz, eta material ezberdinek dituzten egiturez baliatuz (harriak, saretak, herriko estolderiako tapakiak, porlana...) grabatu bat sortzeko prozesu osoa eramaten dugu, hasi konposizioa aukeratzetik, pasa trokelaren prestaketa eta tintaztaketatik, eta azkenean paperaren gainean estanpatzeraino. Ekintza honetarako, torkuloa lantegian utzi, eta haren ordez zanpagailua erabiltzen dugu, zoruko inpresioa kalitate onarekin jasotzeko behar adina presio egiten baitu. Aldi berean, tamaina handiko estanpazioak egiteko aukera ematen duenez, bertaratutako ikusleek oso garbi ikus dezakete prozesu guztia.

 

paisaia3.gif (16765 bytes)

paisaia1.gif (33844 bytes)

 

paisaia2.gif (33336 bytes)

  

Pasai Antxo (Gipuzkoa)   2001eko uztailaren 5ean.

 
Andoain (Gipuzkoa) 2001eko urriaren 6an.
 
Gernika (Bizkaia)     2001eko urriaren 14an.