castellano
Deialdi berria:
Proiektua irakurri baduzu eta parte hartu nahi baduzu, zure proposamena bidal diezagukezu. Proiektu hau prozesuan dagoenez (badakigu non hasi den baina ez non bukatuko den), etorkizunean jarraitzeko aukera irekita mantendu nahi dugu. Horretarako kartel mordo bat jaso behar dugu, eta momentuz, jasotako kartel guztiak gure web orrialdean jartzeko konpromisoa hartzen dugu.
Jende serioa ez garela esan ez dezaten, oinarri batzuk idatzi ditugu; dena dela, edozein duda edo iradokizun bazenu deitu 943 45 36 62 telefonora (215 luzapena), edo idatzi gure helbide elektronikora: organización@okupgraf.net.


Oinarriak:

1. Nahi duten pertsona edo talde guztiek har dezakete parte.
2. Parte hartzaileek pankarta-kartel bat egin ahal izango dute proposatutako lemari erantzuten diona, eta aurrerago deskribatzen den proiektuaren filosofian integratzen dena.
3. Parte hartzaile bakoitzak nahi dituen proposamen guztiak entregatu ahal izango ditu.
4. Kartel - pankartak formatu karratua izango du; edozein teknika erabili eta edozein euskarritan entregatu ahal izango da. Kartela CDn aurkeztu nahi dutenentzat, kartelaren tamaina 50x50 cm-koa izatea iradokitzen da, eta bereizmena 300 ppp-koa.
5. Kartelarekin batera, parte hartzaileek, nahi duten hizkuntzan, testu bat eman beharko dute egindako kartelarekin batera doana, hura azaltzen duena edo harekin elkarrizketan doana.
6. Okupgrafek “Lehen munduan biziraupenerako kartelak” proiektuaren inguruan egindako jardueretan erabili ahal izango ditu kartelak. Prozesu honek dirauen bitartean Okupgrafek egileak jakinaren gainean edukiko ditu
7. Jasotako kartel guztiak Okupgrafen web orrian jarriko dira (www.okupgraf.net) eta web orria bisitatzen duten guztiek jaitsi ahal izango dituzte.
8. Proposamenak ondorengo helbide honetara bidal daitezke: Arteleku. Okupgraf Kristobaldegi, 14 Loiola. 20.014 Donostia.
9. Parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar.
10. Parte hartu nahi baduzu ez utzi biharko.