| Proiektuaren azalpena | ||
| Okupgraf
proiektuak, 2003ko lehen sei hilabetean hemeretzi pertsona edo talde gonbidatu
zituen joko batean parte hartzera. Joko hori, funtsean, beren ikuspegi pertsonaletik,
testu, irudi, marrazki, edo zeinuen bidez, edota pankarta edo kartelaren
bidez, ondoko goiburu honi erantzutea zen: "Biziraupeneko kartelak
lehen munduan". Une hartan uste genuen goiburu horrek ez zuela azalpen
handirik beharko, ulertuko zutela egon litezkeen munduen arteko onenean
ez ginela bizi uste zutenak..., ez zutela ulertuko, aldiz, kontrakoa uzten
zutenak. Okupgrafekoek – talde horietako lehenean gaudenok- gogoko
genuen goiburu hori, ikuspegi eta prisma ezberdinetatik heldu dakiokeelako
eta, gainera, aitzaki argumental bat bilatzea zelako, funtsean zer garen,
zer gertatzen zaigun, zerk kezkatzen gaituen gaiei buruz hausnartzen hasteko
eta espekulatzeko eta serio jarri edo barre egiteko, edo zer nahi hura egiteko. Hemeretzi pertsona edo talde hautatzeko orduan batez ere begiratu genuen ea taldea heterogeneoa zen edo ez. Ez genuen hainbeste kontuan hartu pertsona horiek egiten zuten ekarpena geniala zen edo ez, proiektu erkide batera iraulitako ikuspegi ezberdinen nahasketa edo batura zen edo ez. Belaunaldi ezberdinetako pertsonak izatea nahi genuen, jatorri eta interes ezberdinetako taldeak izatea, kartel bat egitea inoiz pentsatu ez zuten pertsonak izatea, hau da, gu bizi garen munduaren aniztasuna, zati batean bederen, errepresentatuko zutenen abaniko zabala izatea nahi genuen. Mundu ezberdinak bai, baina gure honetan daudenak. Proiektuak joko bat izan nahi zuen hasiera-hasieratik, denek, bai kartelen egileak bai ondoren ikusiko zituztenek, jokatzea nahi genuen jokoa. Jolas solasaldia izan nahi zuen, konplizitateen batuketarena, aurrefabrikatuaren kontrako aldezpenarena, kultua eta giza harremanak ulertzeko era arranditsuaren kontrako manifestuarena, elkarbizitza pizteko bitartekoarena. Askatasun osoa eman genien gonbidatuei nahi zuten bezala beren kartelak sortzeko. Gainera, argitu genien edukiek ez zutela egunero egiten zutenarekin nahitaez erlazionatuta egon behar; esan genien nahi genuena zela beren esperientzian, beren interesetan, beharretan, beren umorean, beren haserrealdian eta, batez ere, beren zuzentasunean oinarrituta kartel-pankarta baten proiektu partikularra burura zezatela. Gainera, Okupgrafek eskatu zien parte hartzen duten pertsona eta taldeei, gonbidatuek beren kartelak erabakitzeko orduan zituzten arrazoiak agerian uzteko, kartela argitu edo lagundu, osatu edo harekin elkarrizketan arituko zen testu labur bat egiteko. Era berean, Okupgrafek deialdia ireki zuen edozeinek bere proposamena bidaltzeko aukera izan zezan. Horren ondorioz berrogei kartel baino gehiago jaso ditugu, eta horien artean Asier Laspiurrek "Etorkizuna eraikiz" izenburupean bidali ziguna hautatu dugu. Kartel hori gonbidatutako hemeretzien proposamenei erantsiko diegu. Jaso ditugun kartel guztiak Okupgrafeko web orrian ikusi ahal izango dira urritik aurrera. Orain bigarren deialdi bat ireki dugu, proiektuan parte hartu nahi duten guztiek aukera izan dezaten beren pankarta-kartelaren proposamena bidaltzeko. Jasoko ditugun proposamen guztiak jarriko ditugu gure web orrian, eta, agian, beste zerbait ere egingo dugu horiekin aurrerago. Gonbidatuen zerrenda ondoko hau da: Javier Armentia. Rodríguez Fundazioa. Iván Zulueta. Esther Ferrer. Eseté aldizkaria. Menchu Gutiérrez– Pedro Pertejo. Legaleón Teatro. Luis de Pablo – Marta Cárdenas. TMEO azldizkaria. Simonides. Isabel Herguera. Gipuzkoako magoen elkartea. Morquillas. Rojo y negro aldizkaria. Joxan Artze. Thamer Birawi. Maialen Lujambio. The Balde aldizkaria. Donostiako gizarte laneko eskola. Miren Ariño. 9 – 14 urte bitarteko ume taldea. Deialdi irekia. Asier Laspiur. |
||
| Hedapena | ||
| Kartelei
eman nahi diegun hedapenari dagokionez, izango ditugun baliabide ekonomikoen
araberakoa izango da, baina gure asmoa une honetan ondoko hau da: BRETXAKO MERKATARITZA GUNEA Donostiako Bretxako saltoki guneko kanpoko hormetan gonbidatuen hogei kartel jarriko ditugu, bi metro eta erdi bider hiru metroko formatuan. WEB ORRIA: Hor urritik aurrera "Biziraupeneko kartelak lehen munduan" proiektuaren emaitza gisa egongo diren kartel guztiak jarriko ditugu. Deialdia irekita edukiko dugunez gutxienez 2004ko lehen sei hilabeteetan, kartelak jaso ahala jarriko ditugu orrian. ARGITALPENA: Argitalpena egiten dugu proiektuaren ezaugarriak eta gonbidatuek egindako kartelak, testuekin batera, jasoz. ERAKUSKETAK: Eskaintzak egiten ari gara Euskal Herriko udalei kartel horiekin erakusketan egin ditzaten beren herrietan. Zarautz, Basauri, Irun eta beste batzuekin gaude harremanetan. Laster zehaztuko ditugu leku eta egunak. |
||