| Luis
de Pablo – Marta Cárdenas: Luis de Pablo musikariak,
obra ikaragarri handi eta askotariko estiloko baten egileak, ondoko hau
idatzi zuen Martaren pinturaren gainean: "Martak ez du mundua lilurapen
intuitibo batean ulertu nahi, baizik eta, mendebaldean egin ohi den bezala,
hura bereganatu nahi du orekan bizitzen lagunduko dion ikuspen pertsonal
batean. Unibertso natural deitzen dugun hori –biziera ez gizatiarrena,
ulertzeko esanda- mehatxatuta dagoenez gure kulturak axolagabe erabiltzen
duelako, Martaren pinturak sasitza baten, lizardi baten, goitik ikusitako
itsasoaren potentzial aberasgarria gogoratzen digu...". |