| Menchu
Gutiérrez – Pedro Pertejo: Menchu Gutiérrez,
idazle eta itzultzailea, Pedro Pertejorekin topatu zen, farozain eta pintorearekin,
hurrenkera horretan. Lehengo batean esan zuen bezala, "egiten duguna
gara gu batez ere eta, nire kasuan, egunero egiten dudana Donostiako faroak
kontrolatu eta zaintzea da; pintatu ere egiten dut, baina ez dut egunero
egiten". Ondoren, duen ahots sakon eta gogo-gogoko horrekin, hitz egiten
jarraitu zuen. Zientziaren eta artearen harremanaz, uste dut. |