| Iruñeko
Planetarioa: Iruñeko Planetarioa Iruñan dago, Nafarroako
erresuma zaharraren hiriburuan. Nahasturik dabiltzanentzat esan behar dugu
hiria Eguzkiaren inguruan biraka dabilen hirugarren planetan, Lurra izenekoan,
dagoela. Hor astronomiak benetan entretenitu eta dibertitua izan daitekela
konbentzituta dagoen jendeak egiten du lana. Eta gainerako zeintziekin,
artearekin, literaturarekin edo komikiekin, haserretuta zer egonik ez dutela
uste dutenak, astia duten bakoitzean haiek irentsi egiten baitituzte. |