|
Bitetik paperera. Grafikagintza digitala MIDEn
III Okupgraf grafikagintza topaketetan arte grafikoaren eta teknologia
berrien inguruko eztabaidara hurbildu nahi izan dugu erakusketa honen
bidez. Horretarako MIDEren (Museo Internacional de Electrografía
de Cuenca) laguntza izan dugu. Artista gazte eta berritzaileen nazioarteko
eztabaida-gune aktiboa da MIDE, arte, diseinu eta komunikazio garaikideen
inguruko sorkuntza eta pentsamenduaren erreferentzia puntua, teknologia
berrien aplikazioan oinarritua (inprimatze eta erreprodukzio prozesu elektrografikoak
eta grafikagintza digitala).
“Bitetik paperera. Grafikagintza digitala MIDEn” erakusketaren
bidez grafikagintza digitalaren mundu konplexuaren egungo egoera erakutsi
nahi dugu, arte digitalak serieko obra grafiko inprimatuari egindako ekarpenak
azpimarratuz, bai grabatugintzaren eta estanpazioaren baliabide tradizionalen
alternatiba moduan, bai teknika berrien eta tradizionalen arteko hibridazio
aukera moduan, bai prozesu berri moduan.
Erakusketa honetan, Cuencako MIDEren ondare historikoa osatzen duten lan
enblematikoez gain, bildu dira Gaztela-Mantxako Unibertsitateko Arte Departamentuko
irakasle-artista talde bat grafikagintza digitalaren inguruan egiten ari
den ikerketa proiektuan lortutako proposamen berritzaileenak ere. Erakusketaren
komisario den Javier Lloretek aukeratutako nazionalitate desberdineko
hainbat artistaren lanek osatzen dute erakusketa.
|
Manuel
Prados |
 |
Miguel
Figueroa |
 |
Agniezka
Czajkaowska |
 |
Roberto
Nieto |
Erakusketan
ondorengoek hartzen dute parte:
- Miguel Aguirre
- José Ramón Alcalá
- Javier Ariza
- Aranzazu Baquero
- David Campos
- Luis Castelo
- Agniezka Czajkowska
- Jesús de Miguel
- Miguel Figueroa
- Sergio Fores
- Fernando Fuentes
- Juan A. García de Cubas
- Rosemarie Gleiser
- María Gracia Donoso
- Julia Grifo
- Kiyoshi Iwata
- Sergio Jiménez
- Ishi Kinski
- Enrique Leal
- Jaime Lorente
- Adam Lowe
- Juan Martínez Moro
- Myriam Molina
- Roberto Nieto
- Aitor Ortiz
- Bartomeu Pascual
- Manuel Prados
- Bernardo Rivavelarde
- Ibón Sáez
- Lara Sánchez
- Lluisa Santoja
- Arianne Theze
- Rossmina Urien
- Mayra Vázquez
- VRITIS
- Tomás Zarza
Grabatu
ez toxikoa. Intaglio Type. (Keith Howard eta nazioarteko kolektiboa)
Erakusketa hau Keith Howard eta bere grabatugintza ez toxikoko
teknikak Espainian aurkezteko egokiera da. Keith Howard-ek, New Yorkeko
Non-Toxic Printmaking R.I.T. School of Art-eko zuzendariak, filosofia
berri bat sortu du, grafikagintzaren inguruko pentsamendu berri bat, berak
“grabatugintza garaikidea” deitzen diona. Erakusketa honetan
Keith Howard-en hainbat obra izango dira ikusgai, denak ere intaglio-type
prozedura ez toxikoen bidez eginak, baita teknika horiek landu dituzten
estatuko edo nazioarteko hainbat artisten lanak ere.
Erakusketak hiru atal ditu:
Lehenik eta behin, Keith Howard beraren obra (pintura estetika Intaglio-Type
teknikaren bidez). Bere obran, Keith Howard-ek erabateko maisutasuna eta
gaitasuna erakusten ditu Intaglio-Type teknikari dagokionez. Bere lan
egiteko moduak argazki irudiak eta plantxaren gainean zuzenean egindako
marrazkia nahasten ditu matrize berean. Irudiak egiteko, materialak gehitzen
ditu pixkanaka: fotopolimero filmezko geruzak gehitzen ditu, baita materia
ere, eta prozesu osoan zehar (intsolatua, errebelatua) orban, lerro eta
tonu teknikak nahastuz, Intaglio-Type-ren baliabideak erabiltzeko modu
oso pertsonal, zuzen eta adierazkorra sortzen du.
Bigarrenik, nazioarteko kolektiboa (estilo, gai eta teknika askotakoa).
Erakusketa kolektibo honetan dauden nazioarteko erakusketaren 19 obrak
80 obraz eta 23 egilez osatutako bilduma handiago batetik aukeratutakoak
dira. Artista ospetsu horiek herrialde askotakoak dira: Argentina, Kanada,
Belgika, Alemania, Estatu Batuak, Puerto Rico, Peru, Ukrania, Korea, Australia
eta abar. Egileen zerrenda ondorengoek osatzen dute: Maritza Davilla,
Graciela Buratti, Sung Yung, Lennox Dunbar, Susan Groce, Elizabeth Dove,
Sven Wohlgemuth, Deborah Mae Broad, David Reed, Irene Furlan, Friedhard
Kiekeben, Greg Page, Marnix Evereart, Joanne Cardinal-Schubert, Marina
Tsesarskaya, Beatrice Arneas, Bert Menzo, Ed Bushami eta Clifford Wun.
Azkenik, Keith Howard-ek Zubiarten emandako ikastaroetan sortutako obra.
Lantegi hartan 23 profesional bildu ziren, profil askotakoak (unibertsitateko
irakasleak, batxilergo artistikokoak, arte eta lanbideetakoak, lantegietako
arduradunak eta Kanarietako, Galiziako, Asturiaseko, Euskal Autonomia
Erkidegoko, Andaluziako, Kataluniako, Madrilgo eta Nafarroako artistak).
Lantegi horietan lan bakoitza parte hartzaile batena da. Honakoak dira
egileak: Ana Bellido Zambrano, Miren Huarte Tohane, Maria José
Ayestarán, María Telletxea González, Mª Pilar
Correa Reverón, Pilar Valdivieso Castaño, Juan Carlos Ramos
Guadix, Carmen Castillo Moriano, Belén Arévalo Rodríguez,
Gloria Díaz, Chema Eléxpuru, Mª Teresa Escohotado Ibor,
Carlos González Villar, Xabier Idoate, Maite Martínez de
Arenaza, Encarna Cepedal Velado, Paco Aguilar, Fabiola Ubani, Kepa Bilbao,
Pablo Alexanco Puncel, Nuria Melero, Angela Moreno eta Bernice Cross.
|
Keith
Howard |
 |
Keith
Howard |
 |
Keith
Howard |
 |
Keith
Howard |
MOTIVAren HIEak
Motiva diseinu grafikoari buruzko jardunaldi multzo bat da, Oviedoko
Arte Eskolak eta Asturiaseko Diseinugile Grafikoen Elkarteak (AGA) Oviedon
antolatzen duena. Jardunaldi horietan, beste hainbat jardueren artean,
edozein kontsumo produktu, kanpaina politiko edo udal jarduera iragartzen
duten hiriko iragarki euskarriak (HIEak) baliatuz, oinezkoentzat ikusgai
jartzen da Espainiako diseinugile grafiko onenen lana, beti gai jakin
baten inguruan. Bat-batean erakusketa areto bihurtzen da hiria horrela,
non oinezkoak ezohiko irudiekin egiten duen topo behin eta berriro, harridura
sortzen dioten irudiekin, ez baitira iragarkiak, ezta kanpaina politikoak
ere, baina hala ere normalean horiek betetzen duten espazioan kokatuta
baitaude. Denak dira ezberdinak, baina hasierako planteamendua berbera
da guztientzat.
Motivak urtero antolatu dituen jardunaldietan 90 diseinugilek baino gehiagok
hartu du parte hiriko erakusketa horietan, kasu batzuetan diseinu grafikoaren
azken aldiko historiako pertsona ospetsuak omentzeko (Daniel Gil, Ricard
Giralt Miracle edo Joan Brossa, esaterako), beste batzuetan kezkatzen
gaituzten gaiei buruzko beren ikuspegia azaltzeko. “Cómo
están las cosas: Apuntes al comienzo del S. XXI” izan zen
erakusketa horietan lehena, eta horren ondotik etorri zen iazko “Paseando
por el hipermercado”, kontsumo-gizartearen inguruko ikuspegi bat.
Azken bi hiri-erakusketa horiek “Lehen munduko biziraupenerako kartelak”
izeneko gure proiektuarekin lotzen direnez, egoki iruditu zaigu konnotazio
artistikoz, poetikoz eta emoziozkoz betetako esperientzia grafiko hori
ezagutaraztea.
|
Cruz
Novillo. Del proyecto "Así están las cosas". |
 |
Mupi
en la calle. Del proyecto "Así están las cosas" |
 |
Nacho
Soriano. Del proyecto "Paseando por el hipermercado". |
Aukeratuak
izan diren kartelen diseinugile eta azterketak:
- América Sánchez
- Isidro Ferrer
- Albert Isern
- Carlos María Pérez
- González y Mas
- Mario Eskenazi
- Fernando Rico
- Florentino Florez y Eva Barceló
- Ana López
- Carlos Rolando
- J. Gil Nogués
- José Artieda
- Nacho Soriano
- Hélice
- Manuel Fernández
- Cirstina Solís
- Duo Comunicación
- Elías Publicidad
- Enric Satué
- Emilio Gil
- Pedro Lombardia de Lillo
- Paco Bascuñán
- Rubén Megido
- Casa Hueca
- Juan Gallego
- Pilar Villvendas + J.R. Gómez
- Daniel Nebot
- Jorge Lorenzo
- Paco Currás
- Arrontes&Barrera
- Enric Huguet
- Ricardo Cano
- Ricardo Morales
- Ricardo Rousselot
- Santamarina
- Cruz Novillo
- Javier Mariscal
- Peret
- Grafic
- Andreu Balius
- Royo & Izarra
- Espai Grafic
NAFARROAKO
GRAFIKAGINTZAREN ZIRRIBORROA
Okupgrafen egindako erakusketa honen bidez gaur egungo Nafarroako
grafikagintzaren konplexutasun aberatsaren gainbegiratua egin nahi dugu
(osatugabea, derrigorrez, badakigu; hortik datorkio izenburua), aberastasun
horren zirriborroa erakutsi, generoen eta prozeduren arteko mugak desegiten
lagundu. Horretarako, bertako kultur eragileen iritzia (lantegiak, galeriak,
artistak...) eta gure lan ildoak hartu ditugu kontuan, periferiatiko gure
begiradak eskaintzen dizkigun abantaila eta desabantailak baliatuz. Eta
prozesu horretarik izen batzuk atera dira; batzuetan azken urteotako jardunbide
finkatuen alde egin dugu, beste batzuetan sortu berri diren abenturei
eman nahi izan diegu aukera, beste batzuetan proposamenaren berezitasuna
hartu dugu kontuan...
Funtsean, azaleratu nahi izan ditugu -gaien azterketa sakon gisa baino
horien gosegarri gisa-, zalantzarik gabe sakonagoa den izeberg baten erpinak,
bertan gauzatzen diren Nafarroako egungo proposamen grafikoak topaketa
/ festa batean elkar daitezen lantegien arteko harremanak sortzeko, etorkizuneko
proiektuak -erakusketa honekin hasi dugun urrats hau baino ausartagoak
izango diren proiektuak- ahalbidetzeko, eta elkartze-makineria martxan
jarriz Okupgrafentzako solaskide bat lortzeko, bere etorkizuneko interesen
eremua zehazten joan dadin.
Hona hemen parte hartzaileen zerrenda: José Antonio Eslava, Jorge
Martínez Huarte, Angel Arbe, Javier Villarreal, Angela Moreno,
Rosa Silva, Txabi Idoate, Marian Esteban, Dicky Rekalde, Corellako Arte
eta Diseinu Eskola, Iñaki Cabodevilla, Elba Martínez, Pamiela,
Gor diskografika, Manolo Gil Gumbao, Laureano Olaetxea, Item, Pedro Osés,
Joaquín Resano, Josan López de Pariza, El Pasillo, Javier
Balda, Jesús Velasco, J.M. Ascunce eta Kontxesi Vicente.
|
J.
Velasco |
 |
Simonides |
 |
El
Pasillo |
 |
Elba
Martínez |
UNAI
SAN MARTÍN
(Grabatugintzako 2002ko Sari Nazionala)
Unai San Martinek beti erakutsi izan du teknika grafikoekiko zaletasuna
lan egiteko orduan; grabatuaren aldaera diren fotograbatua eta heliograbatua
ditu gustukoen, litografia eta estanpazio digitala bezalako beste hainbat
baliabide ere erabili dituen arren. Hori dela eta, bere lana eskertzeko,
eta bere obra espresio gorenera eramateko eta baliabidez nahiz ñabarduraz
betetako ikerketa eta esperimentazio prozesu bat garatzeko duen gaitasuna
txalotzeko, Grabatugintzako Sari Nazionala eman zioten iaz. Erakusketa
honetan kobrezko plantxaren gainean heliograbatuaren bidez egindako 17
lan aurkezten ditu.
|
Fog
_ Highway 1 |
 |
Muir
Beach cove |
 |
Sweet
Fennel |
 |
The
road to Muir Beach |
ASKOTARIKOA
ETA ORIGINALA
(collage grafikoa – Iruñeko Arte Eskola)
Erakusketa hau collage moduan egin da: foku eta islagailu poliedriko gisa
diharduen tresna horrek Iruñeko Arte Eskolako grabatugintzako ikasleen
lana biltzen du, eta argi erakusten du grabatuak arte garaikidearen iradokizun
berrien alor, prozesu eta oinarrietan jokatzen duen paper garrantzitsua,
hirugarren milurtekoaren hasiera honetan.
Iruñeko Arte Eskolako Grabatugintzaren eta Estanpazio Tekniken
Departamentuko irakasleek koordinatutako proiektu honetan ikasle hauek
hartu dute parte.
- Luis Alvarez
de Eulate
- Izaskun Arteta Jaca
- Iñaki Butron Ilundain
- Maite Carcar Gurpegui
- Jule Costa Mendia
- Raquel Ingles Craqui
- Txema Maravi Artieda
- Oscar Nantes Navarro
- Zelai Ordonez Egaña
- David Rodriguez Barquero
- Alberto Ruiz Guerrero
- Pedro Sahelices Calderon
- Guillermo Sarmiento Segura
- Eneko Méndez Civiriain |