castellano
Nortzuk gara
“ Uko egin diezaiogun gure indar guztiz ezertara ohitzeari; ohitura lo kanta bat da: erne bazaude, arreta galduko duzu eta esna bazaude, loak hartuko zaitu".

(Rafael Sánchez Ferlosio)
Okupgraf Marian Larzabal eta Iñigo Royok osatzen dugu gaur egun. Artelekuri lotutako talde bat gara, eta, gure maila xumean, euriaren astuna gure bizkarrean arintzeko gai diren proposamenak sortzen eta ekoizten lagundu nahi genuke.

Orain, "Biziraupeneko kartelak lehen munduan” proiektua ia bukatuta dagoenean, batez ere bi ekimen hauek ditugu esku artean: “Racismomaton” eta “Esperientziak”.

Lehen horren informazioa gure web orrian aurkituko duzu. Bigarrenaz aurki zerbait esateko moduan izatea espero dugu.

Gure orrian barna pixka batean ibili ondoren uste baduzu gauza berak sumintzen gaituela zu eta gu, deitu edo idatzi guri, beldur gabe.

Agur t´erdi.


Marian Larzabal eta Iñigo Royo.
2004ko abendua